XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik, On Karlos, Jainko graziz, Gaztelako, Leongo, Siziliatako, Naparroako Erregeak... aditzera damaizuet: Kaleetan barrena zezenak soka-muturretik korrika ibiltzean egunez naiz gabez zenbat ondoren txar berekin dakarren ikusirik... ainbat eriotz, miñartze ta bestelako kalte, gure mendekoen arrixkuaz oarturik, nere kontseillariei eska nien bear ziren erabakiak ar zitzatela orrenbeste ezbear atzeratzeko.

Orregatik beraz, debekatzen dugu sokaz kaleetan zezenak korrikatzea gabaz naiz egunez.

Eta 1805-ean, zezen- plazatan zezenak naiz zekorrak iltzea ere eragotzi egin zuten EUSKALERRIAREN ALDE, 4 urte, 76 ta 77 zenbakiak, 144 ta 148 orr..

Aurretik, 1774 urtean, Korregidoreak Kontseilluko Gobernariaren Ordena jakiñearazi zion Tolosako erriari: Nereganaño eldu dira Tolosako urian jolaspide aitzakiz gertatzen diren geiegikeri ta neurriz-gorakoen berri, zezen enbolatu, dantzaldi ta beste jolasak direla ta.

Zu Jaun ori, oarrarazten zaitut, iñola ere ez dezazula utzi, gerta ala gerta, argikunderik, ez zezen enbolaturik eta ez dantzaketarik ere, bein illunduz gero Errietxeko agiria 1774 28 6.

Ikus ditekenez, debekua gau-ikuskizunei bakarrik zegokion, da ala, 1776-an, Tolosako Udalak San Juan egunez xexenak izatea erabaki zuen.

Baña, urrengo urtean, Korregidoreak gogoraziko zien, Kontseilluaren ordena zutik zegoela: Gipuzko errietan zezenketarik ez zekorketarik egitekoa, alegia.

Orrela beraz, Tolosako Uribatzak agindu zuen, kaleburutatik esi-babesak kentzeko ta San Juanetako idiak soka-muturretik kaleetan korrika ibiltzeari uzteko.